2012/01/31

ADAN ETA EVAREN SAGARRA

          Normalean ez dut hemengo txangoei buruz idazten, baina joan den asteko txangoa pixka bat desberdina izan zen niretzat; horregatik Aristizabal baserriaz zerbait esatea gustatuko litzaidake. Nik pentsatu nuen memerlada nola egiten den ikustera joango ginatekeela baina mermelada egiteaz gain beste gauza batzuk ikasi genituen. Kontu bat izango balitz bezala hastapenetik hasiko naiz kontatzen.
          Asteazkena zen, Maizpideko atarian bederatzik aldera geratu ginen elkartzeko Aristizabal baserrira joateko. Bi autotan joan ginen Itsaso herrira, hor goian kokatuta dago baserria. Iriztean baserriko atearen ondoan Xabier zegoen gure zain. Agerian zegoen baserria ez zela egungoa. Xabierrekin batera sartu ginen gela batera eta han bertan, hango nagusiak baserriko historioa azaldu zuen eta gero sagarrena. Badirudi guk ezagutzen ditugun sagarrek, 8.000 urte, besterik ez dituztela. Hori entzun bezain pronto, galdetu genion Adan eta Evaren kontua. Bere erantzuna izugarri gustatu zitzaidan. Zioenez, zuhaitz hura ez zen sagarondoa baizik eta ongia eta gaizkiaren zuhaitza zen eta bere fruituekin bi aldera jo genezaken, bai gauza onak egiteko, bai gauza txarra egiteko. Baina hori egiteo askatasuna izan behar dugu. Orduan, Evak Adani ezkaini ziona zen askatasuna izan zen. Filosofia hori entzutean banekien oso gustora izango nintzela Aristizabal baserrian, Xabierrek kontatuko zigunarekin. Ez nintzen oker ibili.
          Sagarrak zuritu eta txikitu eta gero, lapiko batean jarri genituen azukere neurri erdiarekin. Nahasketa hori sutan zegoenean, baserritik kanpo atera ginen sagarondoak eta erleak ikustera. Erleei buruz ere hitz egin zigun, batez ere baserriak eta erleen arteko harremanaz edo sinbiosiaz. Oso interesgarria zen. Baserri barruan txertatzeri buruz kontatu ziguna, kanpoan "in situ" berriro esan zigun baian, orduan, hartu zuen zuhaitzeko adar bat eta beste zuhaitz bateraino joan ginen. Azalpen oso didaktikoa eman ziguan. Ikasgai horrekin batera azaldu zen nola hazten diren adarrak. Nik pentsatzen nuen oso aliritzira zela baina ez, adarreko begiak Ortziko legeen eraginez sortzen dira.
          Beste historio batzuk ere kontatu zizkigun baina, oraingoz, uste dut nahikoa dela. Bukatzeko esan behar dut niretzat hil hauetako txangoa izan del hoberena, nire gustokoena.

2012/01/09

EGUBERRI-JAIAK: ZORIONEZ AMAITU DIRA

          Izenburuak esaten duen bezala... zorionez amaitu direla Eguberri-Jaiak. Hori ez dut esaten gustatzen ez zaizkidalako, ez, baizik eta bizitza normala egitea komeni zaidalako. Eguberriak hamabost egun luzatzen dira eta egun horietan ez diot nire buruari arauarik jartzen. Hori dela eta askotan gaueko hirurak edo laurak arte geratu  izan naiz ordenagailuaren aurrean edo film bat ikusten, eta jakina, biharamunean goizeko hamarrak arte, behintzat, lo seko geratu izan naiz. Baina eguberri-jaiak ez dira soilik egun deskontrolatuak  ez, ez,...beste gauza batzuk ere badira. Aipatutakoarekin ematen du Eguberriak gorrotatzen ditudala, hori esatea gezurra hutsa izango zen, asko gustatzen baitzaizkit.
           Hasiko naiz zer gustatzen zaidan aipatzen: herri guztietako kaleetan kolorezko argiak daude jarrita eta oso alaiak geratzen dira; era berean, Eguberritako kanta edonon entzuteaz gain, herriko jendea ere ateratzen da bere kantuak jotzen. Baina gehien pozten nauena da haurrak "kaserito" jantzita ikusteak. Nahitaez eguberritako lansaria aipatu behar dut; abenduaren erdian edo, ezinbesteko lansaria kobratzen dugu. Egia da eguberritako jaiak ospatzeko kobratzen duguna baino are gehiago gastatzen dugula, hala eta guztiz ere kobratzen dugun eguna oso polita iruditzen zaigu, ezta?. Alde onak bukatu baino lehen esan behar dut Errege Eguna berezi samarra izan dela beti niretzat. Jakina badakidala zein diren erregeak baina ume nintzenetik misterio hori edo ilusio hori gordetzen dut nire barruan.
          Eguberri-jaietako alde txarrak ere aipatzea gustatuko litzaidake,  esatebaterako, zenbat bazkaltzen dugun!. Lehen herritarrek urtean zehar bazkaltzen ez zutena eguberrietan jaten zuten eta gaur egun ,nahiz eta denetik eta oparo jan aintzinako ohitura bera jarraitzen dugu. Askotan bigarren platera ezin dut jan, zizka-mizkarekin betetzen dut eta. Gainera, eguberritako postreak apartekoak dira, beraz, ez da harritzeko jendea egun hauen ondorioz gizentzea. Egia da jai berezi batetik jai berezi bestera aste bat daukagula zaintzeko baina, nire etxean behintzat, turroiak mahiaren gainean daude egun guztian zehar eta noski, tentazioan erortzen gara eta pika eta pika gabiltza egun osoan eta egun guztietan. Lehen esan dudan bezala, egun hauetan diru gehigi gastatzen dugu, bai janariekin bai opariekin. Kontsumoaren merkatuan sartuta gaude.
          
           Baina, zergatik ospatzen ditugu jai hauek? Adituen arabera, historiaurrean eguna luzatzen hasi zela ospatzen zuten gure arbasoek, gero, gure gizartean kristauak sartu zirenean eta gure ohiturak nekez utzi genituela ikusiz, gure ospakizunak hartu zituzten  moldatzeko eta beraienak zirela esaten zuten. Hori dela eta orain Iesus jaioa ospatzen dugu. Egia esan, gure arbasoen ospakizunak ospatzea gehiago gustatuko litzaidake kristauenak baino.