Normalean ez dut hemengo txangoei buruz idazten, baina joan den asteko txangoa pixka bat desberdina izan zen niretzat; horregatik Aristizabal baserriaz zerbait esatea gustatuko litzaidake. Nik pentsatu nuen memerlada nola egiten den ikustera joango ginatekeela baina mermelada egiteaz gain beste gauza batzuk ikasi genituen. Kontu bat izango balitz bezala hastapenetik hasiko naiz kontatzen.
Asteazkena zen, Maizpideko atarian bederatzik aldera geratu ginen elkartzeko Aristizabal baserrira joateko. Bi autotan joan ginen Itsaso herrira, hor goian kokatuta dago baserria. Iriztean baserriko atearen ondoan Xabier zegoen gure zain. Agerian zegoen baserria ez zela egungoa. Xabierrekin batera sartu ginen gela batera eta han bertan, hango nagusiak baserriko historioa azaldu zuen eta gero sagarrena. Badirudi guk ezagutzen ditugun sagarrek, 8.000 urte, besterik ez dituztela. Hori entzun bezain pronto, galdetu genion Adan eta Evaren kontua. Bere erantzuna izugarri gustatu zitzaidan. Zioenez, zuhaitz hura ez zen sagarondoa baizik eta ongia eta gaizkiaren zuhaitza zen eta bere fruituekin bi aldera jo genezaken, bai gauza onak egiteko, bai gauza txarra egiteko. Baina hori egiteo askatasuna izan behar dugu. Orduan, Evak Adani ezkaini ziona zen askatasuna izan zen. Filosofia hori entzutean banekien oso gustora izango nintzela Aristizabal baserrian, Xabierrek kontatuko zigunarekin. Ez nintzen oker ibili.
Sagarrak zuritu eta txikitu eta gero, lapiko batean jarri genituen azukere neurri erdiarekin. Nahasketa hori sutan zegoenean, baserritik kanpo atera ginen sagarondoak eta erleak ikustera. Erleei buruz ere hitz egin zigun, batez ere baserriak eta erleen arteko harremanaz edo sinbiosiaz. Oso interesgarria zen. Baserri barruan txertatzeri buruz kontatu ziguna, kanpoan "in situ" berriro esan zigun baian, orduan, hartu zuen zuhaitzeko adar bat eta beste zuhaitz bateraino joan ginen. Azalpen oso didaktikoa eman ziguan. Ikasgai horrekin batera azaldu zen nola hazten diren adarrak. Nik pentsatzen nuen oso aliritzira zela baina ez, adarreko begiak Ortziko legeen eraginez sortzen dira.
Beste historio batzuk ere kontatu zizkigun baina, oraingoz, uste dut nahikoa dela. Bukatzeko esan behar dut niretzat hil hauetako txangoa izan del hoberena, nire gustokoena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario